BANANA SPLIT
Osagaiak
- Banana heldu bat
- Bainila, txokolate eta marrubi izozkia
- Txokolate saltsa
- Esnegaina, harrotua
Errezeta
Bitan zatituko
eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua. Hiru izozki-bolak jarriko
ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore berezi, eta esnegain harrotua
zabalduko dugu gainetik, koilara batez. Txokolate saltsaz ongi igurtziko dugu
ondoren guztia, eta mahairako prest egongo da orduan.
Txokolate saltsa beharrean, mugurdi saltsa erabil dezakegu, eta gainazalean
fruitu lehorrak, hur txigortuak edo arbendolak esate baterako, hautseztatu ahal
izango ditugu.
ERROSKILAK
Osagaiak
- 400gr irin
- arrautza bat
- legamia goilakaradatxo 1
- anis likorea 2 goilarakadatxo
- 150 grama azufre
- 3 goilarakadatxo glass-azukre
- 4 goilarakada esne
- 4 goilarakada olio
- frijitzeko beste olio
Errezeta
Gopor edo ontzi
borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta
esnea. Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu
eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean. Apurka gehitu eta
nahastu irina ore erabilgarri bat lortu arte. Ondoren centimetro erdiko
zilindroak egin eta 10 centimetroko luzeran moztu. Ore tutu hauekin, erroskilak
osatu borobilean, muturrak elkarri itsatsi.
Su ertainetan olio ugari berotu zartagin handi batean eta erroskilak frijitu,
puztutzen direla ikusteraino. Igo sua nahi beste gorritu direla erabaki arte.
Erroskilak sukalde paperaren gainean jarri eta glass-azukrearekin egin euri
zuri bat gainetik.
Final del formulario
MARRUBIAK
LARANJA ZUKU ETA EZTIAREKIN
Osagaiak
- 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak
- Ezti pixar bat
- Laranja zukua, litro laurdena
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Ziur egon behar
dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta
poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez, laurdenetan zatitu aurretik.
Eztiarekin busti, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu. Hotz
zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, laranja zuku egin berri eta
fresko-freskoarekin batera.
MAZEDONIA
Osagaiak
- Sagar bat
- Udare bat
- 2 banana
- Pinaburu erdi bat
- Meloi gozo erdi bat
- 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
- Eskukada bat marrubi
- Eskukada bat mugurdi
- Mahats mordo bat, aletua
- 2 kiwi
- 2 laranja
- 2 laranjaren zukua
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Zuritu eta
dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak
laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik
gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin. Fruta
guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja
zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan.
Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.
Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian
nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez
ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak,
granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.
Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin
ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin.
Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta
esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia.
Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, ron edo
Porto zahar gehitzeak.
TXOKOLATE TRUFAK
Osagaiak
- 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa
- 200 g txokolate esnedun
- 200 g esnegain likido
- Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko
Errezeta
Esnegaina
irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, aterako dugu
sutatik. Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan, txokolate beltza
eta esneduna, eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte.
Orduan sartuko dugu gomazko espatula edo zurezko zali bat eta hasiko gara
eragiten, txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte eragin ere. Ontzi
berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan,
txokolatea gogor dadin. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko
koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa
garratza bada hobe, pasako ditugu gero. Pausatzen utzi eta jango ditugu.
LARANJADA
Osagaiak
- 6 laranjaren zukua
- Azukrea, norberaren gogara
- Ur hotza
- Izotza
Errezeta
Pitxer edo txarro
handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu laranja zukua.
Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder batzuk
erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo
pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar
badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.
Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina
erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta
azukrea.
Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas
desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez
baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek:
gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta
merkea, gainera.
LIMONADA
Osagaiak
- 6 limoiren zukua
- Azukrea, norberaren gogara
- Ur hotza
- Izotza
Errezeta
Pitxer edo txarro
handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor
nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder batzuk
erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo
pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar
badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.
Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina
erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta
azukrea.
Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas
desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez
baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek:
gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta
merkea, gainera.
FRUTAZKO BROTXETAK
TXOKOLATE BEROAREKIN
- Lau fruta desberdi
- Txokolate beroa
TRESNAK:
PRESTAKETA:
- Zatitu lau frutak
- Nahi duzun ordenean sartu
makilean
- Txokolatea berotu
- Txokolatea brotxeten gainetik
bota.
Osagaiak orea egiteko:
- 3 arrautz (baten zuringoa bereizi eta ez nahastu!)
- 9 koilakarada azukre
- Legamia (koilaratxokada erdi bat)
- 80 gr. gurin
- Anisaren esentzia tanat batzuk (edateko anisak ez du balio)
- Irina
Osagaiak gainaldeko zuria egiteko:
- Lehen bereizitako zuringoa
- 120 gr. azukre xehatu.
Errezeta
Osagaiak nahastuz ore sendo baina malgua egin. Zentimetro eta erdiko lodierako opilak egin eta hatz lodiarekin forma eman. Labe bero beroan sartu, alde bakoitzetik 7 minutuz edukiz. Bitartean, zuringoa irabiatu ongi harrotu arte. Azukre xehatua gehitu eta ondo nahastuta dagoenean, opila hoztu baino lehen gainean zabaldu.